• Gurasoak
  • Ikasleak
  • Irakasleak
2020.12.03

Argitxoren bisita jaso dute txikienek, eta gogoz ospatu dute haren urtebetetze eguna. Jolasak, kantuak eta dantzak izan ditugu gaur, ikasgelatik kanpo ere sustatzen baitugu euskara eta euskal kultura, ikastolan, kalean eta herrian. Ikasle konprometituak eta kritiko eraikitzaileak heztea dugu helburu, eta Euskaraldiaren olatuan ikasle helduenek ere euskaraz bizitzen jarraitzeko konpromisoa adierazi dute gaur. Ikusi argazkiak.

2020.12.02

Ikastolen aldeko elkartasun adierazpen txartela da TANTA, eta irabazleen jarrerari esker erabateko zentzua hartu du egitasmoak aurten. Izan ere, 60.000 euroko saria irabazi duen bikoteak beraiek guraso diren Armentia Ikastolari eman diote sariaren zati bat. Zubimusu Ikastolak banatzeko zituen txarteletako bat izan da irabazlea, baina sariduna agertu ez denez ordezko txartel izendatuaren erosleek eskuratu dute saria. Izugarri gustatuko litzaiguke saria Zubimusuk saldutako txartelaren jabeari eman ahal izatea, baina baina beste horrenbeste estimatzen dugu Irantzuk eta Hibaik izan duten jarrera eta Armentia Ikastolari, eta ikastola guztiei, egin dieten aitortza. Hori baita ikastola baten muina, elkarlanean, elkarrekin aritzea! Zorionak bikote sariagatik, eta bereziki, izan duzuen jarreragatik! Eredu zarete! Irakurri albiste osoa.

 

2020.11.30

Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea denez, Amasa eta Villabonako hainbat txokotan izan gara herritarrei gogorarazteko Euskaraldia hemen dela. Bideoko abestiak dion moduan, "sentitu, pentsatu, ekin… euskaraz!". Ikusi bideoa.

2020.11.19

Udazkeneko eguzki izpi goxoek barne espazioan maiz erabili ditugun blokeei ezaugarri berriak topatzen lagundu digute. Ikusi argazkiak.